Ourdaybi, eskalada baino askoz ere gehiago

Anboto 2021ko abe. 10a, 11:30

Ourdaybiren jarduerarik esanguratsuenak eskaladari lotuta egon diren arren, elkarteak beti zabaldu izan dizkie ateak gainerako abentura kirolei.

Hona hemen 30 urte hauetako aniztasuna islatzeko lau argazki:

1) Arroila-jaitsiera egiteko prestaketa lanak Kakuetan (Zuberoa). Irudian elkartearen sortzaileetariko batzuk daude.

2) Espeleologia irteera bat Arrikrutz kobazuloan (Araotz harana, Oñati). 1992. urtea.

3) Rafting irteera Gállego ibaian (Huesca, Aragoi). 1996. urtea

4) Durangoko jaietan egindako eskalada erakustaldia. Elkarteko kideak, Santa Anako dorretik eskegita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!