Ainara Urrutiak irabazi zuen atzo 100 bat korrikalari batu zituen Emakumeen Lasterketa

Anboto 2021ko aza. 28a, 19:48
Atzoko lasterketako irudi bat.

Saioa Arkonada gipuzkoarrak eta Oihane Unzalu abadiñarrak osatu zuten podiuma.

Durango Kirol Taldeak antolatzen duen Emakumeen Lasterketak bosgarren aldia bete zuen atzo. Eguraldi txarra eginagatik, asko izan ziren lasterketan parte hartzera animatu zirenak. Lehenengo proba ez lehiakorra egin zuten eta eskualdekoez gainera Bilbotik eta beste toki batzuetatik etorritako familiek parte hartu zuten.

Ondoren, 5 kilometroko lasterketan, 100 bat korrikalari aritu ziren. Ainara Urrutia aretxabaletarra izan zen onena 18.17ko denborarekin. Bost segundo geroago helmugaratu zen Saioa Arkonada eta 39 segundora geratu zen Oihane Unzalu abadiñarra.  

Aldarrikapenak elkartasunagaz uztartuz, aurten indarkeria sexista jasandakoei laguntzen dien Bizitu elkarteari eman diote baturiko diruaren zati bat. Hain zuzen, 500 euro eman dizkiote.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!