Emakumeen lasterketa bihar, helburu solidarioagaz

Joseba Derteano 2021ko aza. 26a, 12:00

Durango Kirol Taldeak antolatzen duen Emakumeen Lasterketak bosgarren aldia beteko du zapatuan. Aldarrikapenak elkartasunagaz uztartuz, aurten indarkeria sexista jasandakoei laguntzen dien Bizitu elkarteari emango diote baturiko diruaren zati bat.

Durangoko Ezkurdi plazan hasi eta amaituko da lasterketa. Lehenengo, 16:30ean, 1,6 kilometroko proba ez lehiakorra egingo dute. Parte hartzea euro bi da eta izen-ematea egunean bertan egin daiteke, 15:30ean hasita. Ondoren, 17:00etan, 5 kilometroko lasterketa nagusiari ekingo diote. Aurten, nobedade modura, diru sariak egongo dira maila absolutuko lehenengo hiru sailkatuentzat. Horrez gainera, parte hartzaile guztien artean Dendak Bai elkartearen erosketa bonuak zotz egingo dituzte.

Fumbarri eta Jesus Oñate enpresak lasterketako laguntzaileak izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!