Deniba Konare, senior mailan Espainiako Judo Txapelketan parte hartuko duen lehenengo durangarra

Anboto 2021ko aza. 25a, 10:47
Deniba Konare ezkerreko aldean, Iruñeako torneoan.

Azaroaren 14an Iruñean lehiatu zen txapelketa batean lortu zuen sailkapena.

Beheragoko mailetan makina bat domina irabazi ostean, senior mailan ere berea emateko prest dagoela erakusten ari da Deniba Konare judolari durangarra. Orain asteburu bi, Iruñeako torneo batean, abenduaren 6an Madrilen lehiatuko den Espainiako txapelketan aritzeko txartela eskuratu zuen. Durangoko judolari bat senior mailako Espainiako txapelketan ariko den lehenengo aldia izango da, Durango Judo Taldekoek ohar batean jakinarazi dutenez.

Aurten Laude Fontenebro taldearekin ari da Konare. Berak eta bere taldekideek Espainiako ligako azken jardunaldia lehiatu zuten joan zen asteburuan, Madrilgo Villaviciosa de Odon herrian eta lehenengo tokian geratu ziren emakumeen Bigarren Mailan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!