Beste asteburu borobil batek Espainiako ranking-eko bigarren postuan kokatu du Deniba Konare

Joseba Derteano 2019ko urr. 28a, 13:25
Deniba Konare ezkerrean, Avileseko podiumeko bigarren koskan.

Durango Judo Taldeko gaztea zilarrezko dominarekin itzuli da Avilesen (Asturias) jokatutako txapelketatik.

Bigarren asteburuz jarraian zilarrezko domina bat irabazi du Deniba Konarek. Avileseko txapelketan goi mailako 600 judolarik parte hartu dute. Asko nazioartekoak ziren, portugaldarrak eta herbeherearrak, besteak beste.

Konarek 57 kilora arteko kadete mailan parte hartu du. Galizia, Madril eta Alacant-eko judolariak menderatu ditu ligaxketan. Finalerdietan Valeria Torres valentziarra izan du aurrez aurre. Orain astebeteko finalean galdu egin zuen bere aurka, baina oraingoan Konare irten da garaile. Finalean Adriana Rodriguez valentziarraren kontra galdu du.

Avilesen lortutako emaitzarekin Espainiako ranking-eko bigarren postuan kokatu da Konare.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!