Azaroaren 19an Hirukoa Gala antolatuko du Berbaro elkarteak

Anboto 2021eko azaroaren 11

Iazko galako irudia. 13 taldek parte hartu zuten.

Hiruko taldeetan, hainbat proba erantzunez, San Agustin Kultur Gunera hurreratzen direnek azkarrena zein den erakutsi beharko dute.

Ekimena azaroaren 19an, 19:30ean, izango da eta izena emateko azken eguna azaroaren 18a da honako helbide honetan: www.labur.eus/hirukoa3.

Lehiaketa hau Hirukoa lehiaketaren antzerakoa da, baina aurrez aurrekoa. Parte hartzaileek denetariko galderak erantzun beharko dituzte: musika, aktualitatea, kirola, Durangoren historia…

Hirukote irabazleak Errigorako otzara bat irabaziko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!