Huts laborategiko Raquel Calvo eta Zuriñe López de Sabando kideak ari dira saioak dinamizatzen. Gaur egin dute lehenengo lanketa, baina dinamikek segida izango dute barikuro-barikuro, hemendik eta maiatzera bitartean. Hori dela eta, gainontzeko emakumeak gonbidatu dituzte proiektuan parte hartzera. Jasotako guztiarekin dokumental bat egitea gura dute.