2015tik 2019ra Durangoko Gau Krosa urteroko hitzordu bihurtu zen korrikalarien artean Durangaldea Running taldeak antolatuta. Bost edizio iraun zuen etapa hark. Urte biko parentesiaren ostean zapatu honetan berriro itzuliko da antolatzaile berriekin: Abadiñoko Sekulebedarra klubak antolatuko du.
Santa Ana inguruan batuko dira korrikalariak. 17:30ean, 10 urtera artekoen lasterketa hasiko da eta, ostean, 15 urtera artekoena. Nagusien lasterketa 18:00etan hasiko da. Ibilbidea sasoi bateko gau krosaren oso antzekoa izango da.
Gaztetxoen lasterketak dohainik dira. Nagusiena, aldiz, 8 euro da. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke Santa Anako plazan, 16:30etik aurrera.