Gau Krosean azkenengoz parte hartzeko aukera, zapatuan

Joseba Derteano 2019ko urr. 24a, 12:00

Durangoko Gau Krosaren bosgarren aldia azkenengoa izango da. Antolaketak eskatzen duen lan handia eta berau aurrera eramateko lagun falta dira bertan behera uzteko arrazoiak, lasterketa antolatzen duen Durangaldea Running taldeko Dabid Garciak azaldu duenez.

Baina zapatuko aldia betiko ilusioz antolatu dute. Bost kilometroko lasterketa izango da, eta Santa Anan hasiko da, 20:00etan. Gauez korritzen dela da proba honen berezitasun nagusia, eta edonork parte hartzeko modukoa dela. Ibilbide osoa argiztapen bereziagaz apainduta egoten da.

Internet bidezko izen-ematea 8 euro da (www.herrikrosa.eus) eta bariku gauerdian amaituko da. Egunean bertan 15 euro izango da izen-ematea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!