[BIDEOA] Bart kendu dute Jesus Jauregiren eskultura Landako Gunetik

Anboto 2021ko urr. 27a, 09:48

Gernikako Arbola biribilgunearen ondoan eraikitzen ari diren etxe berrien ondoan egongo da 'Umbral' izeneko eskulturaren kokaleku berria.

Hainbat langileren eta garabi baten artean kamioi batera igo eta atzo gauean eraman zuten eskultura. Orain konpondu eta garbitu egingo dute, ondoren eskultura espazio berrian jartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!