Jesus Jauregi artistak Durangoko Landako Gunerako 'Umbral' eskultura diseinatu zuenetik ingurua asko aldatu da. Trena lurperatuta eta inguru horretan pasabideak zabalduta, testuingurua aldatu egin da. Horregatik, Durangoko Udalak eskulturaren egileari artelana lekuz aldatzeko proposamena egin dio. Udalak azaldu duenez, Jauregik proposamen horregaz bat egin du. Gernikako Arbola biribilgunearen ondoan eraikitzen ari diren etxebizitzen ondoan espazio berri bat sortuko da, eta hortxe jarriko dute eskultura, Durangoko sarreran.
Joan zen asteko eguenean eskultura lekualdatzen hasi ziren. Orain konpondu eta garbitu egingo dute. Horren ostean, espazio berrian jarriko dute.