Apirilean egin zuten bekarako lehen deialdia, baina bigarren deialdi bat egitea erabaki dute orain. Durangoko Udalak gura duena da 1950eko, 1960ko eta 1970eko industrializazio garaian Espainiako Autonomia Erkidegoetatik Durangora bizitzera etorritako herritarrek egindako ekarpena ikus-entzunezko lan batean jasoteza. Udalak "elkarbizitzarako pauso berri bat" eman gura du horrekin. 1950ean, Durangok 9.000 biztanle zituen, eta handik 30 urtera, berriz, 1979an, hiru aldiz gehiago: 27.000. Prozesu migratorio hura bizi izan zutenen lekukotasunak hartuko dituzte elkarrizketetan, gero, istorio globala osatzeko.
Bekaren oinarriak
Bekaren onuradunak 12.000 euroko aurrekontua eta 9 hilabeteko epea izango du ikus-entzunezkoa entregatzeko. Eskatzaileak ikus-entzunezko graduko ikasketak edo kazetaritza graduko ikasketak izan beharko ditu. Titulua azken 10 urteetan ateratakoa izan beharko da, edo karrerako azken ikasturtean egon beharko du gutxienez. Bekan izena emateko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Interesdunek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Administrazio publikoetako erregistroan aurkeztu beharko dute dokumentazioa. Horretarako hitzordua eskatu beharko da. 639580023 telefonoan.