DAFA "autodefentsa feministaz armaturik" irtengo da kalera datozen asteburuetan

Anboto 2021ko urr. 6a, 11:00

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak joan zen barikuan gizonezko batek hainbat emakumeri egindako erasoa ere salatu du. 

DAFAk, Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak, oharra igorri du hedabidetara. Batetik, joan zen barikuan gizonezko batek hiru emakumeri egindako sexu erasoa salatu du. Bestetik, jakinarazi du "autodefentsa feministaz armaturik" irtengo duela kalera, "Durangoko jaiak datozen honetan". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!