Gizonezko bat atxilotu dute Durangon, hainbat emakumeri ukimenduak egiteagatik

Anboto 2021ko urr. 2a, 13:25

Sexu erasoa atzo iluntzean gertatu zen Montevideo kalean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Durangon, hainbat emakumeri ukimenduak egiteagatik. Sexu erasoak atzo gertatu zieren, 20:15ak aldera, Montevideo kalean. Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu eta gizonezkoa atxilo hartu zuten. Orain, epailearen esku utzi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!