[ARGAZKI GALERIA] Tabirako Baqueko nagusien taldeek urteurreneko kamiseta berdearekin jokatuko dute

Anboto 2021ko ira. 25a, 21:38

Ohiko kamiseta urdinak beharrean berdeak jantziko dituzte. Cafés Baqué babesleagaz bete duten 50. urteurrena gogoratzeko egingo dute aldaketa.

Bariku arratsaldean Tabirako Baqué klubeko talde guztiak aurkeztu zituzten merkatu plazan, guztira 48. Ekitaldi horretan Cafés Baqué babesleagaz bete duten 50. urteurrena gogoratzeko kamiseta berezia aurkeztu zuten. Kamiseta berde horiek nagusien taldeek erabiliko dituzte denboraldi honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!