Elisabeth Luengo World Games-etarako sailkapenaren atarian geratu da

Anboto 2021ko ira. 17a, 09:14

Europako txapelketan kanporaketa bat gehiago gainditzea falta izan zaio txartela eskuratzeko.

Bizitako esperientziarekin “oso pozik”, baina kirol ikuspuntutik arantza txiki batekin bueltatu da Elisabeth Luengo arku-tiroko Europako txapelketatik. 15. tokian amaitu du Kroazian lehiatu den txapelketa; oso emaitza ona da, baina kanporaketa bat gehiago gainditu izan balu, World Games-etarako sailkatuko zen. Olinpiar Jokoen parte ez diren askotariko kirol disziplinen hitzordu nagusia da World Games. “Urduritasunak apur bat eragin zidala uste dut”, adierazi du arkulari durangarrak.

Bestelakoan, taldekideekin bizitako esperientzia “gogoratzeko modukoa” dela adierazi du eta alde horretatik “oso esperientzia positiboa” izan dela.

 

Elisabeth Luengo bere selekziokideekin, Kroazian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!