[BIDEOA] Azken agurra eman diote Abel Iriondo dantzari durangarrari

Anboto 2021ko abu. 31a, 23:02

Atzo arratsaldean eman zioten azken agurra Abel Iriondo dantzari durangarrari. Santa Ana elizan izandako hileta elizkizuna amaitu ondoren, dantzariek eta dantzazaleek omenaldi xumea egin gura izan diote.

Durangoko Kriskitin dantza taldean aritu da urte luzez Abel Iriondo. Eta, Plateruenan makina bat dantza saio gidatu ditu Aiko erromeriagaz. Elgoibarren sorturikoa izan arren, Iriondo Durangon bizi izan zen 1996az geroztik. Domekan bihotzekoak jota hil zen bizikletan ari zela.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!