Atzotik abuztuaren 27ra arte itxita egongo da Durangoko Zugaza zinema. Horrela jakinarazi dute zinemako arduradunek ohar batean. "Erakundeetatik ezarri zaizkigun gehiegizko murrizketak hobetzea espero dugu. Irailerako murrizketa horiek berrikusi eta logikak eta datuek erakusten dutenera egokitzea itxaroten dugu", adierazi dute.
Gogoratu behar da uztail amaieran Eusko Jaurlaritzak %35era jaitsi zuela zinema aretoen edukiera.