Eskarne Aroma bikoiztaile eta aktorea hil da, 87 urtegaz

Anboto 2021ko uzt. 23a, 21:20

Telebistako bikoizketetan ezaguna zen Aromaren ahotsa. 'Akelarre' lako filmetan parte hartu zuen.

Eskarne Aromak bikoizketan egin zuen lan urte askoan. Ahots ezaguna zuen, berezia. Horrez gainera, aktore legez hainbat filmetan parte hartu zuen. Akelarre (Pedro Olea, 1983). Fuego eterno (José Ángel Rebolledo, 1984), Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano, 1986), Bandera negra (Pedro Olea, 1986) eta Hauspo soinua (Inaz Fernández, 2000).

Durango 1936 elkarteak antolatutako Agurrik gabeak ekitaldian gerrako umeak omendu zituzten 2016an. Eskarne Aromak ekitaldi horretan bere testigantza azaldu zuen. Aromaren berbaldiak Platerueneko publikoa hunkitu zuen. Bi urte zituen gerrak eztanda egin zuenean. Bere familia Andra Marian bizi zen, Durangoko bonbardaketaren erdigunean. Jostunen familia bateko kidea zen. Bonbardaketaren ondoren, Abadiñoko Bizketxe baserrira joan zirela azaldu zuen. Ama haurdun zegoen, eta bertan erditu zela kontatu zuen. Handik Kataluniara eta Frantziara joan ziren. Beraz, Aromak erbestea ezagutu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!