Bidegorriak egokitzeko proiektua gailendu da Durangoko aurrekontu parte hartzaileetan

Anboto 2021ko uzt. 8a, 13:09

Durangoko Udalak 100.000 euro bideratuko ditu egitasmo horretara. Guztira, 1.695 herritarrek hartu dute bozketan. 

Bidegorriak egokitzeko proiektuak jaso du durangarren babesik handiena, aldeko 218 botorekin eta 513 punturekin. Horren atzetik etorri dira auzoetan frontoi txikiak ipintzeko proiektua (205 boto eta 485 puntu) eta Alde Zaharreko zein inguruetako kaleetako zoru irristagaitza aplikatzea (199 boto eta 440 puntu). Durangoko Udalak 100.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuen 2022ko aurrekontu parte hartzaileetarako, eta, aldaketarik ezean, diru kopuru horixe bideratuko du bidegorriak egokitzera. 

Udal agintariak pozik daude herritarren erantzunagaz. Iazko datuen aldean bikoiztu egin da herritarren boto parte hartzea. 842 herritarrek parte hartu zuten iazko edizioan eta 1.695 izan dira aurtengoan. Hori dela eta "aurrekontuak lantzen" eta parte hartze kopuruak hazteko lanetan jarraituko dutela esan dute Iker Urkiza eta Julián Ríos zinegotziek. "Hilabete honetan bakarrik, sei parte-hartze prozesu izan ditugu martxan, eta herritarrek aukera izan dute Udalaren kudeaketaren benetako eta zuzeneko parte izateko", nabarmendu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!