Mobilizaziora deitu dute biharko Durangon. Azken egunetan gertatutako bi lan istripuetan hildako bi gazteen heriotza salatzeko deialdiak izango dira. Herritar talde batek kontzentrazioa egingo du bihar Andra Marian, 19:00etan. Bestalde, Durangaldeko Kontseilu Sozialistak ere elkarretaratzea egingo du bihar, 20:00etan, Santa Anan.