Durangoko Uztai taldea Euskadiko azpitxapeldun, Depeche Mode taldearen erritmora

Anboto 2021ko eka. 22a, 18:00

Euskadiko azpitxapeldun geratu den taldea.

Landako kiroldegian jokatu zen finala, asteburuan.

Durangoko Uztai gimnasia erritmikoko taldea azpitxapeldun geratu da amateur mailako Euskadiko txapelketan. Zapatuan honako gimnasta hauek osatu zuten Uztairen taldea: Sara Sendino, Ane Rueda, Nerea Escolar, Klaudia Olasolo eta Leire Grandek. Depeche Mode talde ingelesaren Personal Jesus abesti ezagunaren bueltan sortutako koreografia erakutsi zuten.

"Sorpresa izan da", adierazi du Sara Sendinok. "Egoera normal batean iazko urrian hasiko ginen entrenatzen, baina aurtengo martxoan hasi behar izan dugu. Entrenamenduak oso ondo joan dira, baina hala ere ez genuen hain emaitza ona espero".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!