Ewan Urain Bilbao Athleticeko aurrelari durangarrak 2025era arte berritu du Athleticekin duen lotura

Joseba Derteano 2021ko eka. 9a, 12:31
(Argazkia: www.athletic-club.eus)

Durangarrak hiru denboraldirako luzatu du kontratua, 2022ko ekainaren 30era arte zeukan kontratua berrituz, Athleticek bere webgunean jakinarazi duenez.

Aurrelariaren sinadura 21 urtez azpiko eskoziako selekzioarekin estreinatu ondoren —amaren jatorriari esker— gertatu da. Urain 2015-16 denboraldian iritsi zen Lezamara Durangoko Kulturaletik, eta dagoeneko bi denboraldi egin ditu Bilbao Athleticekin, 24 partidutan zazpi gol sartuz. Basconian hasi zen duela hiru denboraldi 13 gol lortuz. Aurreko denboraldian, lehen taldean debutatu zuen denboraldi-aurrean Gaizka Garitanoren aginduetara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!