Bueltan da Mobidurango, jarduera fisikoaren bidez osasuna hobetzen laguntzeko zerbitzua

Anboto 2021ko eka. 2a, 12:41

Pandemiaren eraginez bertan behera geratutako programa berreskuratu du Durangoko Udalak.

Zerbitzuaren bidez aktibitate fisikoa aholkatuko diete herritarrei eta osasun zerbitzua erabiltzen duten pazienteei. Jaione Arana arduratuko da aholkularitza lan hori eskaintzeaz. Erabiltzaile bakoitzaren beharrizanetara egokitutako jarduerak aholkatuko ditu, aktibitate horiek udalerriko kirol eskaintzaren barruan egiten direnean.

Zerbitzua jasotzeko honako bide hauek daude:

  • Astelehenetan, 10:00etatik 13:00etara Nagusien egoitzan.
  • Eguaztenetan, 10:00etatik 13:00etara San Fauston eta 15:00etatik 17:00etara Aramotzen. 17:30etatik 20:30etara Landako I Kiroldegian. (Oharra: San Faustori eta Aramotzi dagozkien egunak tartekatu egiten dira. Eguen batean leku bietako batean badago zerbitzua, datorren eguenean beste auzoan egongo da).
  • Eguenetan, 10:00etatik 13:00etara Andragunean.
  • Telefonoz: 656 75 05 34
  • Emailez: mobidurango@durango.eus

Mobidurango zerbitzua 2019ko azaroan aurkeztu zuten Durangoko Udalak, Osasun Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!