Stop Bide Indarkeria elkartearen argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Anboto 2021ko mai. 13a, 13:44

Inoiz baino parte hartze handiagoa izan dute 190 argazkirekin.

Lehiaketaren helburua garraiobide seguruago eta jasangarriagoak sustatzea zen eta irudiek gai hori islatu behar zuten. Aurkeztutako 190 argazkietatik hamabi onenekin sari banaketa egin dute gaur Durangoko Olajauregi hotelean. Carlos de Cos-en 'Ihesbidea' argazkia izan da irabazlea. Argazki sarituekin herriz herri joango den erakusketa mugikor bat antolatuko dutela aurreratu du Rosa Trinidad Stop Bide Indarkeriari elkarteko presidenteak. Maiatzaren 14tik 16ra Durangoko Askatasun etorbidean dagoen Illary zentroan egongo da ikusgai. Erakusketa ikusi ahal izateko aurretik hartu behar da ordua (944 66 98 16).

Durangoko Udaleko, Amankomunazgoko, Jaurlaritzako eta EAEko hiru Aldundietako ordezkariak batu ditu ekimenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!