Babes-itxitura ipintzen ari dira Durangoko Sapuetxea izandako eraikin inguruan

Anboto 2021ko api. 16a, 12:00
Eraikinaren ingurua, atzoko irudi batean.

Handik igarotzen diren oinezkoak fatxadatik erori daitezkeen txintxor posibleen aurrean babestea da helburua.

Sapuetxe gaztetxea zegoen eraikin inguruan andamioak jartzen hasi ziren atzo. Ondoren, haren gaineko aldea estali egingo dute eta, modu horretara, babes-itxitura bat sortuko dute handik igarotzen diren oinezkoak babesteko helburuz.

Otsailean Durangoko Udalak jabeei eskatu zien Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko eta berau udaletxean aurkezteko. 50 urtetik gorako eraikinek derrigorrez aurkeztu behar duten azterketa dela azaldu zuten. Baina prozedura aurrera eramaten den bitartean, ingurua babesteko eskatu zien udalak jabeei, eta horretan ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!