Dantzazek zuzendutako ekimena da Dagaz, eta Elene Carreto dantzari eta sortzaile durangarrak dinamizatzen du Durangoko taldea. "Taldeak hilabete hauetan zehar izan duen bizipena eta ezagutza elkarbanatu ahal izateko antolatu dugu saio irekia", azaldu dute udal iturriek. 45 minutuko saioa izango da.
Bizkaiko hiru herritan dago martxan Dagaz ekimena, tartean, Durangon eta Berrizen.