Juanjo Moreno oroituz mezu hunkigarriz bete dira sare sozialak

Anboto 2021ko mar. 24a, 13:09

Juanjo Moreno Durangaldeko Teila saria jasotzen. (Argazkia: Gerediaga Elkartea)

Durangarra atzo hil zen Loiolan. 82 urte zituen. 

Juanjo Moreno saskibaloiaren munduko izen handietako bat hil zen atzo, Loiolan, 82 urte zituela. Durangoko Tabirako klubeko kidea zen. Klubaren ibilbidea eta nortasuna ezin daitezke ulertu Morenoren ekarpena barik. Moreno klubeko 'alma mater'-a izan zen eta. 

Zornotza Saskibaloi Taldeak, esaterako, minutu bateko isilunea gorde  zuen eguaztenean etxean jokatu zuen partiduan. Horrez gainera, sare sozialak Juanjo Moreno oroituz dolumin mezuz bete dira. Hauek dira horietako batzuk. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!