Haurreskolen Partzuergoko familiak eta hezitzaileak kalera irten dira zerbitzuaren doakotasuna eta lan-itun berria aldarrikatzeko

Anboto 2021ko mar. 23a, 18:37

Gaur arratsaldean Durangoko Ezkurdin egindako kontzentrazioko irudia.

LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deituta, familiek eta hezitzaileek elkarretaratzea egin dute arratsalde honetan, Durangoko Ezkurdi plazan.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Haurreskolak Partzuergoan esku hartzen duten sindikatuak Hezkuntza Sailagaz batzekoak dira bihar. Bi aldeek negoziazio bilera egingo dute Gasteizen, eta horren atariko ekintza lez, familiek eta hezitzaileek elkarretaratzea egin dute Ezkurdin.

Haurreskolen Partzuergoko sindikatuek hainbat eskari eramango dituzte biharko batzarrera. Horien artean daude lan-itun berriaren negoziazioa, haurreskola zerbitzuaren doakotasuna edota partzuergoa Hezkuntza sisteman integratzeko eskaria. Joan den otsailean ere hainbat mobilizazio egin zituzten. Besteak beste, Iurretan, Zaldibarren eta Abadiñon. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!