[ARGAZKI GALERIA]: Haurreskolak partzuergoko langileek elkarretaratzeak egin dituzte Abadiñon, Iurretan eta Zaldibarren

Anboto 2021eko otsailaren 23a

LAB, ELA eta Steilas sindikatuek deituta, Haurreskolak Partzuergoko langileek elkarretaratzeak egin dituzte, gaur, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hainbat herritan. Durangaldean, Iurretan, Abadiñon eta Zaldibarren deitu dituzte elkarretaratzeak.

Honako hauek dira Haurreskolak Patzuergoko langileek egiten dituzten eskariak: 
- Haurreskolak Patzuergoaren doakotasuna eta integrazioa Hezkuntza sailean. 
- Dauden akordioak errespetatzea eta betetzea. 
- Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abiatzea.
- Langileen behin-behinekotasun tasarekin bukatzea eta lanpostuak egonkortzea.
- Irakaskuntza publikoan, Osakidetzak egiten duen nobera babesteko ekipamenduen horniketan Haurreskolak Patzuergoa gehitzea.
- Aurrekontua handitzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!