[BIDEOA] Giro politarekin ireki ditu ateak Durangoko Aukera Azokak

Joseba Derteano 2021eko martxoaren 5a

Goizean ilarak egon dira Landako Gunera sartu ahal izateko.

Dendak Bai elkarteak antolatzen duen azokan mota guztietako saltokiak daude: ume zein nagusientzako arropak, kirol arlokoak, oinetakoak… Produktu horiek guztiak 15 saltokitan banatu dira. Horiekin batera beste hiru postu gastronomiko daude.

Landako Gunearen atzeko partean daude sarrera-irteerak, ate banatan. Ordutegia berriz honako hau da:

 

AUKERA AZOKAKO ORDUTEGIA


BARIKUAN ETA ZAPATUAN

10:00-14:00 / 17:00-21:00


DOMEKAN

11:00-14:00 / 17:00-19:00

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!