Pintaketak egin dituzte Durangoko PSE-EEren egoitzan

Anboto 2021ko ots. 18a, 15:03

"Adierazpen askatasuna ez da horrela defendatzen", adierazi du Bizkaiko PSE-EEk sare sozialetan.

Durangoko PSE-EE alderdiaren egoitzan pintaketak egin zituzten martitzenetik eguaztenerako gauean. Pablo Hasél rap kantari kataluniarraren askatasuna eskatzeko mezuak utzi zituzten idatzita. Bizkaiko PSE-EEk margoketak salatu ditu. "Adierazpen askatasuna ez da horrela defendatzen. Eskubideak ezin daitezke indarkeria, mehatxu edo kalte materialekin defendatu. Hau ez da bidea", adierazi du sare sozialetan. Durangoko egoitzan egindakoez gainera, antzerako pintaketak egin dituzte Barakaldoko eta Gurutzetako egoitzetan. 

Durangoko Elkarrekin-Podemos Herriaren Eskubidea taldearen lokalean ere antzerako margoketak egin dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!