Deialdian sartuta zeuden jokalari guztiek negatibo eman zuten joan zen eguaztenean egindako antigenoen testean, baina igandeaz geroztik berrogeialdian zegoen jokalari baten positiboa kontaktu estutzat hartu da eta, beraz, Kulturaleko agintariek Soduperen kontrako partidua atzeratzea eskatu dute.
Konfinatuta dauden jokalariek PCR proba egingo dute urtarrilaren 24an, Kulturalak ohar batean jakinarazi duenez.