Bonuak eskuratzeko epea abenduaren 20ra arte egongo da zabalik. Bonuak Turismo bulegoan (Kurutzesantun), Landako I kiroldegian eta Arte eta Historia museoan eskuratu ahalko dira, honako ordutegi hauetan:
- Turismo Bulegoa (Kurutzesantu): martitzenetan 10:00etatik 14:30era eta eguazten, eguen eta barikuetan 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:30era.
- Landako I kiroldegia: astelehenetik barikura, 9:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; zapatuetan 09:00etatik 21:00etara eta domeketan 9:00etatik 13:00etara.
- Durangoko Arte eta Historia Museoa: martitzenetik barikua, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; domeketan, 11:00etatik 14:00etara.
Koronabirusaren pandemia hasi zenetik hona, Durangoko Udalak egindako hirugarren kanpaina da honakoa. “Garai zailak dira herriko negozioentzako, eta udaletik gure esku dagoen guztia egingo dugu laguntzeko. Zentzu horretan, urtero Bonoetara bideratutako kopurua hirukoiztu dugu, beharrezkoa iruditzen baitzaigu herrian kontsumoa sustatzea”, adierazi dute udal ordezkariek.
Bonuak eskuratu ahal izateko baldintza batzuk ipini ditu udalak: adinez nagusia izatea, kreditu txartelagaz ordaintzea, NAN bakoitzarekin bi bonu soilik hartzea, eta, gehienez, 2 NAN agiri aurkeztea.