[ARGAZKI GALERIA] Peio eta Itsua durangarrek 'Jostailua eta harria' aurkeztu dute Ahotsenean

Anboto 2020ko abe. 8a, 16:34

Hip hop doinuak nagusitu dira eguardian Plateruenean. Peio eta Itsua durangarren lehen lana da  'Jostailua eta harria'. 

Lehen lan hori errepasatzeaz gainera, N2OGU kolektiboagaz berriki kaleratu duten 'Salam' abestia ere jo dute, Gunflow abeslariagaz batera. 

55. Durangoko Azoka bere amaierara iristen ari da. Oraindik zuzeneko kontzertu eta aurkezpen batzuk geratzen dira, eta denda birtuala 00:00ak arte zabalik egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!