#0km

"Pintxoak zentzu bat izan behar du, hori da garrantzitsuena"

Anboto 2020ko aza. 5a, 15:30

Urriaren 27tik 29ra egin den Miniature Pintxos Congress jaialdian hiru sarigaz bueltatu dira etxera Koldo eta Iñigo Kortabitarte anaiak. Kobika jatetxeak Bizkaiko pintxorik onenaren saria lortu du 'Green Bilbao' pintxoagaz, eta Euskadiko pintxo tradizionalik onenaren saria 'Txamaka' pintxoagaz.

Iron Chef saria ere lortu dute:  Bizkaiak 'Cerdo esférico' proposamenagaz irabazi du Gipuzkoaren, Arabaren, Nafarroaren eta Bizkaiaren arteko lehia. Iñigo Kortabitartegaz elkarrizketa biharko alean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!