Durangoko Joxe Migel Barandiaran egoitzako hiru egoiliarrek positibo eman dute

Anboto 2020ko aza. 4a, 13:00

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, koronabirusak kutsatuta daude Durangoko Joxe Migel Barandiaran egoitzako hiru egoiliar.

Foru Aldundiak Bizkaiko egoitzen egoeraren berri eman du.  Atzo jasotako datuen arabera, Bizkaia osoan, 47 dira koronabirusak jota kutsatuta dauden egoiliarrak, eta horietatik, 13 daude ospitaleratuta. Datuek arrasto txiki bat utzi dute Durangaldean. Izan ere, Durangoko Joxe Migel Barandiaran egoitzako hiru egoiliar koronabirusak jota daudela azaldu du Foru Aldundiak. Ez da eskualdean honelako kasu bat gertatzen den lehen aldia. Duela aste batzuk, antzeko egoera bizi izan zuten Elorrioko egoitzan

Bizkaiko Foru Aldundiak 155 egoitza kudeatzen ditu lurralde osoan. Guztira, 10.748 egoiliar daude horietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!