Koronabirusak kutsatuta daude Elorrioko egoitzako 21 egoiliar

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 1a, 13:04

Abuztuaren 20an kutsatutako egoiliarrak 11 ziren. 15 ziren herenegun, eta 21 dira uneotan. Asintomatikoak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren iturriek baieztatu dutenez, uneotan koronabirusak kutsatutako 21 egoiliar daude Elorrioko egoitzan. Gaixotuak asintomatikoak dira. Aldundiak azaldu du etengabe ari direla PCR probak egiten eta une honetan kasu aktibo modura ulertu behar direla. Egoiliar guztiak Elorrioko egoitzan bertan daude. 

Abuztuaren 20an 11 egoiliar zeuden kutsatuta. Baita egoitzako behargin bat ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!