Aste honetan zehar Durangoko jaiak hasiko liratekeela eta, Jai Batzordeak erantzunkizun mezua helarazi gura izan die herritarrei. "Egoera larria da, azken hilabeteetako lan guztia bordatik botatzeko modukoa, eta, horregatik, laguntza eskatzen dizugu. Ez dago jokoan gutako bakoitzaren osasuna bakarrik, gure bizilagunen etorkizuna ere jokoan dago", azaldu dute. Hori dela eta, "lankidetza" eskatu diete herritarrei. "Denok dugu gozatzeko gogoa, baina aurten ez da izango. Berriro errepikatuko dugu: aurten ez daukagu ezer ospatzeko".
Durangarra izatearen harrotasuna goraipatu dute. Batzordearen esanetan, aurten, erantzunkizuna da herria maite dela erakusteko modurik esanguratsuena.