"Aurrerantzean, beste bide batzuetatik bada ere, lan horretan bidelagun izango garela zalantzarik ez dugu. Garai hauek bereziki zailak dira kulturgintzarako eta ostalaritzarako, eta Durango euskalduntzeko lana beti izan da zaila, beraz urte luzeetan eginiko lana eskertu nahi dugu", esan dute udaleko ohar batean.
Plateruenaren etorkizunaren berri jakin zutenetik, "elkarlanerako prestutasun osoa" erakutsi dutela azaldu dute eta Plateruenari "eskerrak" eman dizkio "Durango euskalduntzen egindako lanagatik, Durango eta Euskal Herri guztian kulturgintza suspertzeko egindako lan guztiagatik eta bi hamarkadetan durangor guztion topaleku izateagatik".
Horrekin batera, urte bukaerara arte ekimenak egongo diren arren, durangarrekin eta eragile ezberdinekin batera hausnarketa prozesu bat abiatuko dutela iragarri dute, "etorkizunean Plateruenaz gozatzen jarraitu ahal izateko".