Lointek eta IDK Euskotren taldeek jokatuko dute Euskal Kopako finala

Anboto 2020ko ira. 4a, 09:45

IDK Euskotren eta Araski taldeen arteko finalerdiko irudia (Argazkia: basketbasko.com)

Atzoko finalerdietan sailkatu ziren talde biak. Finala bihar, 12:00etan, jokatuko dute Landako kiroldegian.

Euskal Herriko saskibaloirik onenaren erdigune da egunotan Durango. Atzo Euskal Kopako finalerdiak jokatu zituzten Landako kiroldegian. Lehenengo partiduan IDK Euskotren taldeak ezustekoa eman zuen Kopako azken hiru aldietako txapelduna den Kutxabank Araski kanporatuta: 66-64. Bigarrenean Lointek taldea sailkatu zen Tarbes taldea 55-51 menderatuta. Markagailuek erakusten duten moduan, partidu biak oso lehiatuak izan ziren.

Beraz, bihar 12:00etan hasiko den finalean Gipuzkoako IDK Euskotren eta Bizkaiko Lointek taldeek neurtuko dituzte indarrak Landako Kiroldegian. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa 18:00etan jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!