Egunean hasiko da Emakumezkoen Euskal Kopa

Aritz Maldonado 2020ko ira. 1a, 12:34

Lehen mailako lau taldek jokatuko dute denboraldiko lehenengo txapelketa ofiziala irailaren 3-5 bitartean: Araski, Lointek Gernika, IDK eta Tarbes. Irailaren 5eko finalean zaleen berotasuna izango dute jokalariek. 

Emakumezken Endesa Ligako hiru taldeez gainera, Tarbes Gespe Bigorre talde frantziarra lehiatuko da aurten kopan, lehenengoz.

Irailaren 3an, eguena, jokatuko dituzte finalaurrekoak:

- 16:30ean: IDK Euskotren - Kutxabank Araski

- 20:00etan: Lointek Gernika - Tarbes Gespe Bigorre

Finala zapatuan jokatuko dute, 12:00etan. Partidu honetan, jokalariek publikoaren berotasuna izango dute, izan ere, 291 zalerentzako irekiko da Landakoko kantxa. "Dekretua jarraituta, segurtasun neurri guztiak jarraituko dira" azaldu du German Monge Euskal Saskibaloi Federazioko presidenteak: "Aforoaren %60 egongo da eraikinean, maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da, zaleak binaka jesarri beharko dira..." . Sarrera horiek online bidez erresberbatu beharko dira federazioaren webgunean, eguenean bertan, 22:00etan.

Segurtasun neurri zehatzak

Mongek Durangoko Udalaren jarrera nabarmendu gura izan du, baita ere. "Aitzindariak izan dira, horrelako ekimen bati ateak irekitzen. Garrantzitsua da, beste udal batzuk ere bide berbera jarraituko ahalko dute horrela". Ima Garrastatxu Durangoko alkatea txapelketa Durangon . "Aspaldiko harremana du Durangok saskibaloiagaz, eta hori Tabirako taldeari eskertu behar diogu. Ohore bat eta erronka bat da txapelketa hau Durangon hartzea".  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!