Sormen Beka DA!-ren deialdi berria irekita dago

Aritz Maldonado 2020ko uzt. 16a, 12:18

Irailaren 21era arte aurkeztu ahalko dira proposamenak. Aurtengo lanek ikus-entzunezko formatua izango dute oinarri. 

Euskarazko sorkuntza sustatu eta sortzaile berriei bidea erraztea helburu duen Sormen Beka DA!-ren hirugarren deialdia egin du Gerediaga elkarteak. "Bekagaz, sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira" azaldu du Nerea Mujika. Bekak Durangoko Udalaren 15.000 euroko diru laguntza du. "Garai zailak dira kulturgintzarako ere, eta euskal sortzaileen ekosistema babestu egin behar dugu" azaldu du Ane Abanzabalegi zinegotziak. 

Hirugarren edizioa

Argizaiola sarien oinordekoa da Sormen Beka. "Pozik" dago Gerediaga elkarteak ekimenak aurreko bi edizioetan izan duen harreragaz. Lehenengo deialdia Atopia rol jokoak irabazi zuen. Iaz Iratxe Aguilerak eskuratu zituen bekako 15.000 euroak; aurtengo Azokan aurkeztuko du Kai Nakai lez kaleratuko duen diskoa.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!