Durangoko Munduko Arrozak jaialdiak ez dio hutsik egingo kultura aniztasunaren urteroko aldarriari

Anboto 2020ko eka. 2a, 16:13

Etxetik bada ere, jaialdia egin, egingo dute. Ekainaren 6an ospatuko dute, “ospakizun hau bultzatzen duten errealitateei eta arrazoiei elkartasuna” adierazita.

Alarma egoerak ez du kultura aniztasunaren jaialdia zapuztuko. Munduko Arrozak jaialdiaren XII. edizioa izango da aurtengoa eta kalean beharrean, etxeetan ospatzera deitu dute. “Etxetik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, egun horretan arroza eginez eta janez, eta ospakizun hau bultzatzen duten errealitateei eta arrazoiei elkartasuna adieraziz”, azaldu dute antolatzaileek.

Bertan parte harte hartu gura duten taldeek mezu bat idatzi beharko dute durangokosmopolita@gmail.com helbidera. Taldearen izena, parte-hartzaile kopurua eta harremanetarako izena eta telefonoa zehaztu behar dira mezuan. 

Argazkiak eta mezuak elkarbanatzea

Era berean, talde bakoitzak egingo duen errezeta partekatzea eskatu du antolakuntzak. 
Baita bazkaria prestatzeko uneari lotutako argazkiak zein bazkalorduaren uneko argazkiak elkarbanatzea ere. “Eskertuko genizueke Munduko Arrozen ospakizunarekin lotutako mezuren bat (kartel baten bidez) ere sartzea, eta mezu horiek anitzak, solidarioak, komunitarioak, kulturartekoak eta aldarrikatzaileak izatea”, eskatu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!