Arrakastagaz berrekin diete Durangoko adinekoen paseo osasungarriei

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 1a, 14:11

Gaur berrekin diete ibilbideei eta aurreikusitako plaza kopuru guztiak bete dituzte. Ima Garrastatxu alkatea eta Julian Rios alkateordea San Faustoko ibilbidearen hasieran izan dira partaideak agurtzen.

Adinduentzako paseo osasungarriak martxan daude Durangon, gaurdanik. Nagusienek talde txikitan antolatuta eta kirol-monitore batek lagunduta berrekin diete herriko kirol-ibilbideei. Babes materiala ere eskaini diete. Gaur Aramotz aldeko eta San Fausto aldeko ibilbideei berrekin diete. Hurrengo egunetan hasi dituzte ibilaldiak Landako-Madalenan eta Alde Zaharraren inguruan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!