Konfinamenduan zehar bezeroek eskainitako "leialtasuna, konfiantza eta babesa eskertu" ditu elkarteak. Aurtengo kanpainari "inoiz baino indartsuago" ekingo diola adierazi du. Honako egitasmoak landuko ditu hurrengo hilabeteetan:
- Ekainean: 5, 10 eta 50 euroko bonifikazioak.
- Uztailean eta irailean: %10eko deskontu zuzena aplikatuko zaie egiten diren erosketa guztiei.
- Urrian: 50€-ko deskontu txartelen zozketa.
- Azaroa: Doako erosketen zozketa.
- Abenduan: Gabonetako otzaren zozketa.
Dendak Bai elkarteak gogora ekarri du Durangoko herritarrek posible dutela Durango Txartela eskatzea, erosketak "ahalik eta gehien" aprobetxatzeko. Nafarroako Rural Kutxako bulegoan edo Dendak Bai elkarteko bulegoan eskatu daiteke txartela. (Askatasun etorbidea, 2)