Durangoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak aurrez aurreko zerbitzuari ekingo dio maiatzaren 27tik aurrera

Anboto 2020ko mai. 24a, 10:09

Bi hilabetez arreta telematikoa eskaini ostean, maiatzaren 27tik aurrera aurrez aurreko zerbitzuari ekingo dio ostera DUrangoko HAZek. 

Aurretik, hitzordua eskatu beharko da 639580023 telefonora deituta. Segurtasuna bermatzeko, erabiltzaileek eskularruak, maskara eta boligrafoa eraman beharko dituzte.

Hala ere, kontsultak modu telematikoan egiteko aukerarekin jarraituko dela gogoratu dute udal arduradunek. sac@durango.eus helbide elektronikora edota 620868350 telefono zenbakira whatsapa idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!