Gauez eta asteburuetan Durangoko hainbat kale oinezkoentzat izango dira soilik

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 14a, 10:34

Jende pilaketak ekidin asmoz, Durangoko Udalak herriko zazpi kale oinezkoentzat bihurtuko ditu ordutegi zehatz batzuetan. 

Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, kalera irtetzeko ordutegi barruan durangarrek espazio gehiago eduki asmoz, herriko hainbat kale oinezkoentzako bihurtuko dituzte. Modu horretara, paseoan joan nahi dutenek leku gehiago izango dute kaletik ibili ahal izateko.

Hori horrela, astelehenetik eguenera bitartean, 20:00etatik 23:00etara bitartean, eta barikuan 20:00etatik domekako  23:00ak arte, hurrengo kaleak oinezkoentzat soilik izango dira: Hegoalde kaleko goiko aldea, Urki kalea, Antso Estegizeko goiko aldea, Tabira kalea, Montorreta kalea, Zumalakarregi eta Montevideo kalea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!