Mendi bideetako mugak pasatzen dituztenei isunik ez ipintzea eskatuko dio Durangoko Udalak Jaurlaritzari

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 10a, 13:12

Larrinagatxurako bidea

Durangoko Udalak esan du herritar batzuek udalerriko muga pasa izanaren ohartarazpenak jaso dituztela egunotan. Iurretako Orozketa eta San Andres auzoetan, eta Izurtzako Bitañon izan dira ohartarazpenetako batzuk.

Durangoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio "mendi-ibilaldietan edo landa-bideetan mugak gainditzen dituztenei isunik edo ohartarazpenik ez egiteko, kasu batzuetan gertatu den bezala". Udaleko iturrien arabera, durangar batzuek herriko muga pasatu izanaren ohartarazpenak jaso dituzte Orozketan, San Andresen (Iurreta) eta Bitañon (Izurtza). "Espainiako gainerako eskualdeetan, 1. faseak udalerrien arteko mugikortasuna errazten du, eta hori ez da EAEn gertatuko. Horregatik, Durangoko udalak idatziz eskatuko du Ertzaintzak ez diezaiela isunik jarri landa-pistetan paseatzea erabakitzen dutenei eta, kasuren batean, udalerriaren mugak gainditzen dituztenei".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!