[BIDEOA] Suhiltzaileek Joseba Kerejeta gogoratu dute, bere alaba Izaroren urtebetetze egunean

Anboto 2020ko mai. 2a, 20:57

Durangoko bizileku parean geratu, suhiltzaile kamioiko eskaileratik balkoi parera igo eta opariak eman dizkiote gaur 10 urte egiten dituen Izaro Kerejetari.

Orain lau urte hil zen Joseba Kerejeta, 2016ko apiril amaieran. Data biak kontuan hartuta, Josebaren lagun eta lankide izandako suhiltzaileek ekimen bat burutu dute, Izaro alabari zorionak eta urtebetetze opariak emateko.

Joseba Kerejeta suhiltzailea zen ogibidez eta baita munduko kirolaririk onenetakoa ere urpeko arrantzan. 2008an urpeko arrantzako munduko txapelketa irabazi zuen.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!